Filed under: 1
Felidoen familiako ugaztun haragijalea da, latinez lynx.
BANAKETA GEOGRAFIKOA
Jatorriz penintsula Iberiarrekoa den arren, populazioa oso mugatua du, penintsula Iberiar barruan, Sierra Morenan eta Doñanako parke nazionalean bizi dira.
POPULAZIO MAILA
Esaten dute 250-500 katamotz Iberiar daudela penintsula Iberiarrean.
UGALTZE PROZEZUA
Naiz eta animali bakartiak izan, ernaltzeko garaian, euren bikotearekin egoten dira. Emeak 20-24 hilabeterekin ugaltzen dira lehen aldiz, eta arrak berriz, 30 hilabete ingururekin. Habiak, leku babestuetan jartzen dituzte, adibidez: arboletan, arkaitzetako landaredietan…Haurdunaldiak 65-72 egun irauten du,otsailetik apirilaren erdialdera hasi, eta kumeak maiatza eta ekaina artean jaiotzen dira.
Hasieran kumeak ez du ezer ikusten eta horregatik amarekin egon behar izaten du,baina zazpi edo zortzi hilabete pasatzean, bizitza bakarti bat hasten du.
EZAUGARRI BIOLOGIKOAK
15 urtetik-17 urterarte bizi daiteke eta gatibutasunean 24urte.
Animalia honek gehien garatuen duen zentzumena, ikusmena da. Katamotzen kolorea oso berezia da, eta gehienak grixa,gorrixka eta marroi kolorekoak dira. Neguan txurixkagoak bihurtzen dira ehiza egitean elurrean izkutatzeko. Begiak brontze kolorekoak ditu eta hauekin gizakiak baino askoz hobeto ikusten dute, 75m-ra dagoen xagu bat ikus dezakete.
MEATXUAK
Espezie honengan mehatxu nagusiak hauek dira: gizakia(ehiza ilegalak, tranpak…)1936 an ehizatu zuten azkena euskal herrian, untxien desagerpena,eta bizilekuen galtzea.